SAN Joan Konpartsak garai bateko Benefizentzia etxea ekarri nahi izan du gogora aurtengo San Joan jaietan. Ondo landutako antzerkiaren bitartez, garai hartako kontuak eta pertsonaiak errepresentatu zituzten larunbatean.
San Joan Konpartsak adierazitakoaren arabera, oso pozik daude herritarren harrerarekin: «nabaria da hernaniarrei garai batekoa biziberritzea gustatzen zaiela, lehengo bizitza gogora ekartzea. Gu saiatu gara orduko pertsonaiak, gertaera errealak kontatzen. Larunbatekoan gainera, Hernani, Aiete, Tolosa eta inguruko monjak ere izan ziren antzerkia ikusten, eta hori ere eskertzekoa da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!