SAN Joan egunarekin bat, urtero bezala, dantza sueltoko txapelketa tradizionala izango da gaur. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira lehenengo dantza saioak, Gudarien plazan. Txapelketan, Hernaniko bikote bakarrak hartuko du parte: Oskar eta Laura Carpintero anai-arrebek. Gainerako bikoteak Olaberria, Ordizia, Villabona, Orio, Azpeitia, Bergara, Donostia eta Sestaotik etorriko dira.
Fandangoa eta arin-arina dantzatuko dituzte. Patxi Apezetxeak zuzendutako Udal Txistu Bandak joko du fandangoa; eta arin-arina Beñat Luluaga eta Markos Landak interpretatuko dute.
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzari Biltzarrak osatuko du eta irabazleek Udalaren eskutik, Gotzon Huegunek egindako taila eramango dute. Dantzari bikote bat irudikatzen du Huegunen lan honek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!