Errugbiak eman die San Joanei aurreneko bultzada

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 24a, 02:00

DENBORALDIKO entsaioa egin zuten atzo errugbi elkarteko kideek, bandera igo eta San Joanei hasiera emanda. Errug­bi elkarteak urteetan egindako lana omendu nahi izan du aurtengoan Jai Batzordeak, eta errugbi elkarteak ohorez hartu du ardura. Udaletxeko balkoitik herritarrek emandako babesa eskertu zuten. Festek gaur izango dute jarraipena, San Joan egunarekin. Goizean goiz Txistulari Bandak eta Musika Bandak Mendirik Mendi jota esnatuko dute herria. Haurren danborrada ere izango da gaur goizean. Eguerdi partean Musika Bandak eta Txistulari Bandak San Joanetako kontzertu berezia eskainiko dute. Arratsalde partean, kulturarteko musika emanaldia, dantza suelto txapelketa, preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia, dantzaldia, eta su artifizialak izango dira. Gauean kalejirak, dan­tzaldiak eta txosnetako musikak hartuko dute eguneko jai giroaren erreleboa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!