Zirly talde bereberra eta May Gorostiaga Kulturarteko Jaialdian, bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 23a, 02:00

AZKEN urteetako bideari eutsita kulturarteko jaialdia antolatu du aurtengoan ere AMHER elkarteak, San Joan jaien egitarauaren ba­rruan. Jaialdian, alde batetik Zirly talde bereberraren kontzertua izango da. Ez da aurreneko aldia Zirly taldea Hernanira etortzen dela, duela hiru urteko San Joanetan ere gonbidatu baitzuten. Kontzertu honen bidez kultura bereberra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango da, bertatik bertara. Kontzertuan zehar May Gorostiaga aktore eta artistak bakarrizketak eskainiko ditu, Clownclusiones izeneko emanaldian. Arrazakeria eta inmigrazioa gai hartuta umore klabean hainbat gogoeta plazaratuko ditu. Kulturarteko jaialdia bihar izango da, arratsaldeko 18:00etan, Txantxangorri aurreko oholtzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!