JAIETAKO blusa soinean, txarangen atzetik ibiltzeko desiatzen egoten dira hernaniar asko eta asko. Aurtengo jaietan ere izango dute aukera plan hori burutzeko, baita berbena eta erromeriatan dantzan aritzeko ere.
Ohitura Zaharrak abesbatzak ere ez dio hutsik egingo urteroko zitari eta San Joanetako kale bueltari ekingo dio gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Hernaniko Musika Bandak eta Txistulari Bandak ere eskainiko dituzte jaietako emanaldi bereziak, batez ere San Joan egunean, ekainaren 24an.
Dianak ere izango dira herritarrak esnatzeko, bihartik larunbatera bitartean, egunero.
Txarangak, erromeriak, dantzaldiak, bandak, abesbatzak...
Ekainak 23, asteartea
Urumea ikastolaren
txarangaren irteera.
12:00etan, herrian barrena.
San Joan erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik.
18:30etan, herrian barrena.
Kantuz abesbatza,
Zapa kalean, 19:00etan.
Hernaniko Musika Bandak San Joan Martxa joko du. 20:30etan, herriko kaleetan.
Traketsekin dantzaldia. 23:00etan,Tilosetan.
Urumea txaranga. 01:00etan herrian barrena.
Ekainak 24, asteazkena
Diana. Goizeko 09:00etan.
Hernaniko Txistualari Banda. 12:00etan, Plazan.
Hernaniko Musika Banda. 13:15etan, Plazan.
Xalaparta txaranga. 23:15etan, herrian barrena.
Lisker taldearekin
dantzaldia. 23:30etan, Plazan.
‘Kalejira eta herri dantzak. Segidan Larrain dantza. 24:00etan, Plaza Berrin.
Ekainak 25, osteguna
Diana. Goizeko 07:00etan.
Betiola Elizatxo txaranga. 11:00etan, herrian barrena.
Betikoak txaranga. 19:00etan, herriko kaleetan.
Patxi Perezekin erromeria. 22:00etan, Plaza Berrin.
Incansables txaranga. 24:00etan, herrian barrena.
Ekainak 26, ostirala
Diana. Goizeko 07:00etan.
Santa Barbara txaranga. Goizeko 11:00etan.
Elektro txaranga. 22:00etan, herrian barrena.
Aiko rekin erromeria. 22:00etan, Plaza Berrin.
Nekaezinak txaranga. 24:00etan, herrian barrena.
Ekainak 27, larunbata
Diana. Goizeko 07:00etan.
Beti Egarriak txarangaren irteera. 11:00etan, herrian.
Perkusioa Samba
taldearekin. 20:00etan,
herrian barrena.
Gaubela-rekin dantzaldia. 23:00etan, Tilosetan.
Incansables txaranga . 24:00etan. Herrian zehar.