Igandetako bizikleta bueltak bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 27a, 02:00

JOCC-Zikuñako Ama txirrindulari elkarteak San Joanetako ajeari aurre egiteko, iganderoko txirrindulari bueltak egingo ditu. Bideko bizikletan Ataunerainoko joan-etorria egingo dute, 90 kilometroko buelta. Goizeko 08:00etan jarri dute ordua, Zinkoenean. Mendiko bizikleta taldekoek ere egingo dute iganderoko buelta baina hauek beranduxeago, 09:00etan, Zinkoeneatik abiatuta hauek ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!