IAZ antolatu zen idi-demak izan zuen arrakasta ikusita, Elur Txori elkartea animatu egin da aurten ere beste hainbesteko ekitaldia antolatzera. Elur Txori elkarteak San Joanetako baserritar eguneko ekitaldiak antolatzeaz arduratzen da eta joan den urtean idi-dema antolatu zuen. Aspaldiko urteetan Hernaniko plazan ez da halakorik ikusi eta horrek espektazio haundia piztu zuen herritarren artean. Telleria eta Intxaurbururen idi parea aritu zen iaz, eta aurten ere hala ariko dira, 1.200 kiloko harriarekin.
Idi-dema larunbatean izango da, ekainaren 27an, goizeko 11:30etan, Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!