Olaizola I-Begino/Olaizola II-Mendizabal II partidu ikusgarria larunbatean kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 23a, 02:00

INONDIK inora partidu ikusgarria ikusteko aukera izango da larunbatean kiroldegian, Hernaniko pelota elkarteak antolatutako profesional mailako pelota jaialdian. Partidu estelarrean Olaizola II eta Oier Mendiza­balek osatutako bikoteak jokatuko dute, hernaniarren artean zaletasun haundia pizten duen bikoteak. Aurkari Begino eta Olai­zo­la I izango dituzte. Aurretik, beste partidu bat ere jokatu da: Koka-Esku­dero/Saralegi-Ibai Zabala.

Sarrerak
Jaialdirako sarrerak honako lekuetan erosi daitezke: Oindi, Aralar, Rioja eta Ka­rrero tabernetan; eta Ibai-Mendi kirol dendan. Sarrerek 25 euro balio dute, jaialdia eserita ikusteko; eta 10 euro, jaialdia zutik ikusteko. Doberak eta Kronikak 14 sarrera zozketatuko ditu bazkideen artean. Sarituak ekainaren 25ean jakingo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!