HAUR eta gurasoek, gaur hasi eta larunbata bitartean ekintza ugari izango dituzte, kalerako plana egiteko. Gaur bertan, Urumea ikastolak antolatuta, marrazki lehiaketa izango da Tilosetan, goizeko 09:00etatik aurrera. Lehiaketako sarituak ostiralean jakingo dira, goizeko 11:00etan, Biterin.
Bihar, amuarrain arrantza txapelketa eta Ilargian emanaldia izango dira, eta etzi, haurrentzako parkea, pottokak, Atxikistan emanaldia eta 11 eta 18 urte bitartekoentzako zinta lasterketa.
Haur eta gaztetxoentzako ekintzak...
Ekainak 23, asteartea
Haur kategoriako marrazki lehiaketa. 09:00etan, Tilosetan.
Ekainak 24, asteazkena
Haur kategoriako amuarrain arrantza txapelketa. 09:00etan, Landaren.
Ilargian emanaldia. 17:00etan, Atsegindegin.
Ekainak 25, osteguna
Haurrentzako parkea eta txu-txu trena Atsegindegin. 10:00etan, Atsegindegin.
Haurrentzako pottokak eta zezen suzkoa. 17:30etan, Latsunben.
Atxikistan emanaldia Kanpanolue taldearen eskutik. 18:00etan, Atsegindegin.
Gazteentzako zinta
lasterketa. 18:30etan, Latsunben.
Ekainak 26, ostirala
Jokulandia, Atsegindegin. 11:00etan, Atsegindegin.
Marrazki lehiaketako sari banaketa. 11:00etan, Biterin.
Tirolina gaztetxoentzat. 16:00etan, kiroldegi ondoan.
Haurrentzako pottokak
eta zezen txikiak. 17:30etan, Latsunben.
Ekainak 27, larunbata
Apar jaialdia.
16:00etan, Biterin.
Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak.
17:30etan, Latsunben.