Hernaniko Bai Euskal Herriari ekimenak balkoietan ikurrinak jartzeko deia luzatu du. «Azken aldian euskal nortasuna ematen digun gure ikur hau erasotua izaten ari da, agindu espainol inposatzaileen ondorioz», horren aurrean «guztiok dugu zer esan eta zer egina eraso arrotz honi aurre egiteko». Ikurrinak Garin eta Riojanos tabernetan erosi daitezkeela jakinarazi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!