Garayargo gaueko autobusak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaiak direla eta Garayargo autobus urdinek zerbitzu berezia eskainiko dute gauetan. Gaur, gaueko 23:00etan aterako da Urnietatik gaueko aurreneko autobusa eta ordutik aurrera ordu erdiro aterako da autobusa, goizeko 06:00ak arte. Hernanira iristeko minutu batzuk besterik ez ditu behar. Donostiatik gaur, gaueko 23:30etan aterako da gaueko aurreneko autobusa, eta ordutik aurrera ordu erdiro aterako da goizeko 06:30ak arte. Ekainaren 24tik 27ra ordu berean aterako dira gaueko aurreneko autobusak, baina zerbi­tzua orduerdiro izan beharrean, orduro izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!