Hernaniarrak irrikitan San Joan Jaiei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 23a, 02:00

Hernaniarrak plazan elkartu eta udaletxeko balkoira begira izango dira gaur eguerdian, San Joan jaiak noiz hasiko irrikitan. Izan ere, gaur hasi eta larunbata bitartean, ekitaldi eta ekintza ugari izango dira jai giroan murgiltzeko. Aurtengoan Errugbi Elkartea omenduko dute jai hasieran, elkartea sortu zenetik egindako lanagatik alde batetik; eta bestetik, azkeneko urteetan senior mailako taldea punta-puntako mailan ibili delako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!