arnas piska bat hartuta, CD Hernaniko atletismo sailak larunbateko Azeri Bila herri lasterketako sailkapen orokorra eman du ezagutzera. Korrikalari guztien artean David Martin lasartearra izan zen azkarrena, 00:28.42:09 denboran 9 kilometro eginda. 341 lagunek hartu zuten parte Hernaniko lasterketan, Azeriak irteeran egindako desafioari eutsiz.
David Martin bizkorrena
Lasarte-Oriako David Martin izan zen korrikalaririk azkarrena. Pega-pega eginda izan zituen Raul Viejo errenteriarra eta Sergio Roman lehenengo hernaniarra. Emakumeetan, Joanna Johnson donostiarra izan zen azkarrena, sailkapen orokorrean 18garren postua eginda.
Hernaniko gizon seniorretan Ibai Albari eman zioten saria, sailkapen orokorrean laugarren postua eginda; emakume seniorretan berriz, Eva Esnaolari, 91garrena eginda.