Goiz-goizetik entzun ziren Aurorak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 22a, 02:00

izenak agintzen duen be­zala, goiz-goizetik hasi ziren Aurorak entzuten he­rrian. Ozenki abesbatzak, Kantuz abesbatzak eta Goizuetako Umore Ona abesbatzak ederki alaitu eta goxatu zituzten Hernaniko kaleak.

Gosaria Goizuetatik
Goizeko 07:00etan abiatu ziren, ordurako eztarriak ondo leunduta; horreta­rako, goizuetarrek pastak eta ardo goxoa ekarri baitzituzten. Kantu saio ederra egin ondoren, Elur Txorin hamaiketakoa egin zuten, eta kantuan jarraitu zuten kaleetan barrena, eguerdian Santa Barbara elkartean bazkaltzera eseri ziren arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!