Udaleku irekiak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

Udaleku irekiak izango dira aurten Ereñotzun, astean hiru egunetan. Ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, 3-10 urte bitarteko umeentzat. Udalekuak astean hiru egunetan izango dira, astearte, ostegun eta ostiraletan, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Bi egunetan Ereñotzun bertan ibiliko dira eta egun batean herrian; horretarako, herrira etortzeko, autobusa izango dute. Matrikulak 44 euro balio du. Txirrita Eskolako umeek bertan eman dezakete izena eta besteek 699 480 007 telefono zenbakira deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!