Urumea Ikastolak marrazki eta pintura lehiaketa antolatu du, aurtengoa 32garrena, Hernaniko Txokoak gaiaren inguruan. 3 urtetik 16 urte bitarteko ume eta gazteek parte hartu dezakete, lau maila ezberdinetan antolatuta: A maila, 3-5 urtekoentzat; B maila, 6-9 urtekoentzat; D maila, 10-13 urtekoentzat; eta E maila, 14-16 urtekoentzat. Lehiaketan parte hartuko dutenek edozein teknika erabil dezakete, oleoa, akuarela, argizaria edo dena delakoa. Antolatzaileek azpimarratu dute, parte hartzaileek beraiek eraman beharko dutela materiala. Izena emateko, Tilosetara joan behar da, Urumea Ikastolaren parera, asteartean, 09:00etatik 12:00etara; han margo ohiala edo papera sinatuko dute antolatzaileek. Sari banaketa hilaren 26an, ostirala, izango da, eguerdiko 11:00etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!