Solstizioaren inguruko jaiak jendetza erakarri zuen Chillida Lekura

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

UDAKO solstizioaren in­gu­ru­ko jaialdia izan zen as­teartean Chillida Leku mu­seoan. Arratsalde partean agertu ziren lainoek emanal­dia bertan behera geratuko ze­la pentsarazi zion bati baino gehiagori. Emanaldia hasi baino ordu laurden lehenago tanta ba­tzuk bota zituen, baina emanaldian zehar ater­tzera egin zuen eta au­rrei­kusitako ema­­naldi guz­­­tiak egin ziren: Tolo kla­rine­tejo­leak, asto belarriak zituela, bisi­ta­riak gidatu zituen ema­nal­dian ze­har, Au­keran dan­tza taldeak dantza saioa ede­rra eskaini zuen, Alaitz Or­ma­zabalek ere abestu zuen, Mu­lanbo perkusio tal­de­ak dan­tzarako giroa jarri zuen eta Astondo pirotekniak eman zion bukaera ikus­kizu­nari. Ikusleek ere ez zuten atze­ra egin eta guztira 400 bat lagun bildu ziren mu­seoan, asko herna­niarrak. Izan ere, her­na­niarrentzat sarrerak er­di­prezioan saldu zituzten Bi­te­rin, Udalak eta Chillida Le­kuk egindako hitzarmenari es­ker, eta bertara joateko au­tobusa ere jarri zuen Udalak. Museoak emanaldiak izan­­dako harreraren ba­lorazio oso positiboa egin du, egu­raldia ikusita jendeak ez zuelako hutsik egin. Sols­tizioaren inguruko jaia her­naniarrentzat galdu ezineko hitzordua bihurtzen ari dela ere nabarmendu dute mu­seotik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!