Bolariek Hernaniko Txapelketako bigarren tiraldia dute gaur; Goiz Eguzkiko bolatokian izango da, arratsaldeko 17:00etan. Hirugarren eta azkeneko tiraldia Florida auzoko bolatokian egingo dute datorren astean. Txapelketako lehenengo tiraldia berriz, Ereñotzun izan zuten joan den asteburuan eta M. Burugain Elur Txoriko bolariak 32 brila bota zituen; M. Arrozpidek, J Ugaldek eta A. Minerrek 29na brila bota zituzten, I. Minerrek 28, eta Leandro Minerrek 22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!