Chillida Leku museoak kurtso bukaerako jaialdia antolatzen du urtero, museoko ekitaldiren batean parte hartu duten ikastetxeei eta bertara hurbiltzen den edonori eskainita. Goizeko 10:30etatik aurrera, lehiaketara aurkeztutako lanak jarrita egongo dira Zabalaga baserriaren bueltan; sari banaketa 12:00etan izango da. Horrez gain, Museoen Nazioarteko Eguneko Argazki Lehiaketako sariak ere banatuko dituzte. Ondoren musika emanaldia izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!