Pedro Cano Pitu eta Marta Igarrizen botoak ez zirela bidaliak izan salatu du AAM

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako, Pedro Cano Pitu eta Marta Igarriz Hernaniko presoen botoak ez zirela bidaliak izan jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Azaldu dutenez, presoek epearen barruan entregatu zituzten botoak, baina funtzionarioek ez zituzten bidali. Salatu dutenez, Castellongo preso politiko guztiekin egin dute gauza bera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!