Fermin Etxeberriaren omenezko froga egin zen atzo Elorrabin, aurten bigarrena. Tolosa, Koxtape, Zarautz, San Pedro, Hernani, Hibaika eta Trintxerpeko arraunlariek ikuskizun ederra eskaini zioten Elorrabira bildu zen jende mordoskari. Guztien artean ordea, Koxtape eta Tolosako taldeak nabarmendu ziren, froga guztiak irabazi baitzituzten. Izaskun Txintxurreta Udal Kirol Patronatuko lehendakaria arduratu zen sariak banatzeaz.
Haritz Peciñari animoak
Hernaniko Arraun Elkarteko arraunlari, entrenatzaile eta kide guztiek animoak bidali zizkioten Haritz Peciñari, infantilen bateleko patroiari, istripu bat medio, atzo ezin izan baitzuen Elorrabin egon.