1-2 galdu zuen Hernanik azkeneko partidua

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

Bukatu da denboraldia eta bukatu da igoera fasea. Atzo jokatu zuten igoera faseko bigarren eta azken partidua Hernaniko Gorengoen Mailako jokala­riek, inongo esperantzarik gabe, irabazi­ta ere, ez baitzuten aukerarik 3garren mailara igotzeko, ez Hernaniarrek, ez beste inork. Hala izanik ere, araudiak igoera faseko partidu guztiak jokatzeko agintzen du eta hernaniarrek ez zuten hutsik egin. Partidu lasaia izan zen, ez baitzegoen ezer jokoan. Hernaniarrek Gasteizko taldearen aurka jokatu zuten eta 1-2 bukatu zuten azkeneko partidua. Pozik hala ere, denboraldi ona egin dutelako.

Begoña Bergara saritua
Futbol elkartea errifak saltzen ari­tu da denboraldian zehar. Atzo, par­tidua hasi aurretik, zozketa egin zuten eta Begoña Bergarari egokitu zitzaion saria, Mae bidai agentziak opa­ritutako bidaia. Zelaiaren erdian jaso zuen ziurtagiria bidai agen­tziaren eta futbol elkartearen ordez­karien eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!