Kronikak eta Doberak bazkideen artean zozketatuko dituzte San Joanetako pelota jaialdiko sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

san Joanetako pelota jaialdiko 14 sarrera eta Mendizabal II eta Olaizola IIaren kamiseta bana zozketatuko dituzte Do­be­rak eta Kronikak elkarteko bazkideen artean. Zozketako emaitzak ekainaren 25ean ja­kin­go dira eta Kronikak jakinaraziko ditu. Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Kronikak aurten ekainean egin dute bazkideentzat kanpaina eta hala egingo dute hemendik aurrera ere. Horren barruan, bazkideen artean zozketa egingo dute, eta aukera emango zaie orain bazkide egiten direnei ere zozketan sartzeko.

Eskerrak bazkide guztiei
Doberak eta Kronikak eskerrak eman nahi dizkie elkarteko bazkide guztiei, urtero ematen duten laguntzagatik. Besteak beste, horri eskerrak egitasmo asko dauzka mar­txan, euskera indartzeko eta za­baltzeko helburuarekin: ume, gazte eta helduengana iristen saiatzen da Dobera elkartea, eta une honetan mar­txan ditu 12 proiektu. Ho­rien artean Hernaniko Kro­­­ni­ka proiektua dago, aurten San Joanetan 9 urte beteko dituena. Urte hauetan Kro­ni­kak herrian erreferente izatea lortu du; gainera, datorren urtean 10. urteurrena duenez, ekitaldi eskaintza zabala prestatzen ari dira.

San Joanetako pelota jaialdia, bi partidu haundi
Doberak eta Kronikak San Joa­ne­tako pelota jaialdi ederrerako sarrerak zozketatu nahi izan ditu. Urtero bezala, Her­na­niko Pe­lo­ta elkarteak bi partidu haun­di prestatu ditu ekainaren 27rako. Arra­tsal­de­ko 18:00etan hasita jokatuko dute lehenengo partidua: Koka-Eskudero / Saralegi-Ibai Za­bala; eta partidu estelarrean: Olaizola I-Begino /OlaizolaII-Mendizabal II.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!