San Joanetarako zamalanetarako ordutegi berezia izango da Alde Zaharrean. Ekainaren 23an, 06:00etatik 11:00etara egin ahal izango dira zamalanak; ekainaren 24an, ezingo da zamalanik egin; ekainaren 25ean, 10:45etatik 11:45etara; ekainaren 26an, goizeko 10:45etatik 11:45etara eta 13:15etatik 15:00etara egin ahal izango dira zamalanak; ekainaren 27an, Kaxkoa ez da irekiko zamalanak egiteko. Udaltzaingoak gogorarazi du zamalana egiteko guneak daudela Izpizua, Atzieta eta Elkano kaleetan, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!