Chopper-bar Hernani Gipuzkoako Kopako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

lehorretik ibiltzeko ga­raia iritsi zaie waterpoloko jokalariei, baina aurretik bu­kaera ederra eman diote denboraldiari. Izan ere, mutilen senior taldekoek joan den larunbatean Gipuz­koako Ko­pa irabazi zuten, Irunen, bertako Oiassso taldearen aur­ka.

Gipuzkoako Kopa irabazita
Senior taldea, mutilena, Eus­ka­diko Txapelketa jokatzen aritu da, baina partidu klabe batzuk galduta, ez dute aukerarik izan igoera fasean sartzeko, aurreko urteetan bezala. Hala ere, ez dute eskuhu­tsik bukatu denboraldia. Gi­puz­koa­ko Kopako finala jokatu zuten joan den larunbatean, baita irabazi ere, 4-5eko emai­tzarekin. Bigarren urtea dute Txa­pel­keta ja­rraian irabazten dutena, eta ezin gutxiago egin, ez baitzuten partidu zaila espero.

Emakumeen senior taldea
Emakumeen senior taldeak 6garren egin du Euskal Herri­ko Ligan. Miguel Angel Re­dondo entrenatzaileak adie­razi duenez, talde berezia da Gipuzkoatik joaten den emakume talde bakarra delako. Entrenatzaileak azpimarratu du, Hernaniko taldeko 3 lagun joan direla aurten Euskadiko Selekzioarekin Es­ta­tu mailako zonaldekako federazio txapelketara. 48 lagun aurkeztu ziren Euska­diko Selekzioarako sailkapenera; horietatik 13 aukeratu zituzten Selekzioarekin joateko, eta 3 hernaniarrak izan ziren, beraz, «harro egoteko arrazoiak baditugu» entrena­tzalearen arabera. Taldeak elkartzeko dituen zailtasunak kontuan izanda, aurten egindako lana ona izan dela azpimarratu du entrena­tzaileak, eta ho­betzen ari direla.

Jubenilen taldea hobetzen
Waterpoloko jubenil taldean 95-96 urteen artean jaiotako eta 17 urte arteko lagunek osatzen dute. Lan haundia egin omen dute eta asko hobetu omen dute; «maila hartzen ari dira» entrenatzalearen esanetan, «taldea osatzen ari dira».

Taldea jokalari berri bila
Entrenatzaileak jen­dea animatu nahi du waterpoloa ezagu­tzera, «kirol gogorra da, baina sasoian egoteko oso egokia». Kan­potik erdia besterik ez omen da ikusten baina «ur azpian joko asko egiten da; probatzen baduzu, gustatu egiten zaizu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!