Lasarte-Oriako David Martin eta Donostiako Joanna Johnson azkarrenak Azeri Bila frogan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

urtero bezala jendetza bildu zen Azeri Bila frogan atzo, asko korrika egitera, eta beste asko txalo egitera. Aurtengoan ehundaka korrikalarien artean, azka­rrenak Lasarte-Oriako David Martin eta Donostiako Joanna Johnson izan ziren, bata 00:28:42 denborarekin, eta bestea, 00:33:20 denborarekin.

Gizon seniorrak
David Martin eta Raul Viejo, 00:29:03denborarekin, izan ziren azkarrenak sailka­pen orokorrean eta atzetik izan zuten Sergio Roman herna­niarra, 00:30:22 denbo­ra­rekin.

Emakume seniorrak
Emakume seniorretan Joanna Johnson donostiarra izan zen lehena, 00:33:20 denborare­kin; Romy Mey lazkaotarra bigarrena, 00:34:07 denbora­re­kin, eta Pili Bodegas Lasar­te-Oriakoa hirugarrena, 00:34:13 denborarekin.

Hernaniarrak ere sasoian
Hernanirrak ere ez ziren atzean geratu. Gizon senio­rretan Ibai Albak jaso zuen saria 00:30:30 denborarekin; emakume seniorretan, Eva Esnaolak jaso zuen, 00:37:23 denborarekin; gizon betera­noe­tan Agustin Garinek jaso zuen, 00:33:57 denborarekin, eta emakume beteranoetan, Rosa Ruizek, 00:43:19 denbo­ra­rekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!