Eduardo Benitezen hilketaren kasuan, Udala akusazio moduan aurkeztea onartu zen osteguneko plenoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

plenoa egin zen oste­gunean eta gai mordoska ukitu ziren bertan, besteak beste, joan den hilaren 16an Urbieta kalean tiroz hil zuten Eduardo Mendo­za herna­niarraren kasuan, Uda­la aku­sazio moduan aurkez­teko mozioa. Mozioak aurre­ra egin zuen Udal Gobernu taldearen, PSE eta EBren aldeko botoekin. PNV, PP eta Alkarbide (orain arte Eusko Alkar­ta­su­na zena) abstenitu egin ziren.


Lehen Eusko Alkartasuna orain Alkarbide
Gai ordeneko hirugarren pun­tua udal talde batek bere izenaren aldaketaren berri ematea izan zen; zehazki Iñaki Arratibelek eta Iñaki Ba­rriok, orain arte Eusko Alkartasu­nako kide zirenak, Alkarbide alderdiko kide bezala aur­keztu zuten beren burua. Ereñotzu auzo Udala egiteko proposamena onartu zen Plenoko beste gaietako bat Ereñotzu auzo udala edo «tokiko entitate deszentrali­za­tu bat» eratzea justifikatzen duen prozeduraren labur­pena aurkeztea. Txostenean besteak beste, auzo udalak zein konpe­tentzia izango lituzkeen eta nola finantzia­tuko litzate­keen azaltzen da. Aho batez onartu zuten txostena atzoko plenoan.


Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Nazioarteko Eguna
Hilaren 28an Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak egun horretan udale­txeko balkoian zapi bat zin­tzilikatzeko proposamena boz­katu zen atzo eta aho batez onartu zen. Alkatearen aurkako epaiketa Audientzia Nazionalak ekai­na­ren 5ean zabaldutako Ma­rian Beitialarrangoitia Her­­na­niko Alkatearen kontra­ko sen­ten­tziaren aurrean, Her­naniko Udalak mozioa aur­kez­tu zuen atzo. Mozioak «oso larritzat» jotzen da alka­tearen aurkako erabakia eta sententziaren salaketa «ir­moa» egiten du. Adierazpen askatasunaren aur­­kako «era­soa» dela dio eta Epaitegi Gorenari «Auzitegi Nazionalak egindako gehiegi­ke­ria bertan behera utzi eta Marian errugabetzat jo deza­la» eskatu dio. Mozioaren az­ke­n­aurreko puntuak dio udalak gaur egun duen egitura eta ordezkarien indar korrelazioa errespeta­tuko duela. Mozioak aurrera egin zuen, Udal Gobernu taldearen eta EBren aldeko botoekin; PNV abs­tenitu egin zen eta gain­ontzeko taldeek aurka bozkatu zuten.


Etxeraten mozioa
Etxeratek aurkeztutako mo­zioak ere aurrera egin zuen; mozioak eskatzen du besteak beste, Frantzia eta Espainiak euskal preso politikoei «apli­katzen dieten politika pe­niten­tziarioa» bukatzeko; gai­xota­sun larri eta sendaezinak dituzten presoak «berehala eta baldintzarik gabe ka­leratzea»; biziarteko espetxe zigorra indargabetzea eta presoen eskubideak «berma­tzea».


Juan Mari Olano isolatuta
Juan Mari Olanoren isolamen­du egoera salatzen duen mo­zio bat ere aurkeztu zen oste­gunean. Mozioak dio Juan Mari Olanok 8 hilabete dara­mazkila isolaturik eta «honen on­dorio larriak ikusirik» eskatzen du, bizi duen egoe­raren ardu­radunekin, (Sego­viako es­pe­txeko zuzen­da­ria) ha­rrema­netan jarri eta Uda­laren kezka agertzea, eta iso­lamendu po­litikoa bertan be­hera uzteko «exijen­tzia» adie­raz­tea. Eta bertan eskatzen du, egoera bukatu arte, jarraipen estua egiteko konpromezua hartzea. Mo­zioak aurrera egin zuen.


Iñaki Zapiainen askatasuna
Iñaki Zapiain 19/98 auzian auziperatuaren aldeko mo­zioa ere aurkeztu zen. Bertan, esa­ten da Kode Penalaren arabera, pena ez dela bete behar, baldin eta aurrekaririk ez badago, eta zigorra bi urtetik beherakoa bada. Mo­zioaren egileen ara­bera, Iñaki Zapiain «arra­zoi­rik gabe eta legez kan­po» da­go atxilotua. Mo­zioan Udala­ri eskatu zio­ten atxilo­tuaren askatasuna eska­tzeko lehen­bai­lehen da­go­kion orga­nua­ri. Mozioa onartu egin zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!