Arrigorriagako atentatua salatzeko kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

Atzo goizean Eduardo Antonio Puelles García Polizia Nazionaleko Inspektorea hil zuten Arrigorriagan izandako atenta­tuan. Atentatua salatzeko, Hernaniko PSE-EE, PNV, Alkarbide, EB eta PPk idatzi bateratu bat egin zuten eta Batzar Nagusietako Bozeramaile Batzordeak egindako gaitzespen adierazpenarekin bat egin zuten. Kontzentrazioa gaur izango da, eguerdiko 12:00etan, uda­letxeko arkupetan.


Haserrea eta gaitzespena
Gipuzkoako Batzar Nagusietako ida­tzian, euren haserrea eta gaitzespenik «tinkoena» adierazten dute hilketaren aurrean, eta ETA erakundeari «bere­hala eta baldintzarik gabe» desegiteko eskatzen diote. Era berean, dei egiten diote gizarteari hilketaren aurrean erantzun «tinko eta lasaia» emateko, hilketa salatzeko antolatuko diren ekitaldi, manifestazio eta kontzentrazioetan parte hartuz. Idatzian dio, «hilketa hau eta ETAk burutzen dituen atentatu guztiak, giza eskubideen erabateko urraketa dira» eta herritar gehienen artean «mina eta bazterketa» eragiten dute. Azkenik, «babesa, laguntza eta maitasuna» adierazi dizkiote fami­liari, lagunei eta Polizia Nazionaleko lankideei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!