Palanka zeinek urrutiago botako lehiatuko dira bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

ez da broma palanka bota­tzea, kontuan izanda 7 kilotik gora pisatzen duela eta normalean 40 metro baino gehiago botatzen dutela. Bihar hori hori ikusteko aukera izango da Sagas­tialdeko pistetan, 10:30­etatik aurrera.

Palankari hernaniarrak
Biharko frogan bazter askotatik etorritako palankariak izango dira, eta berta-bertakoak ere bai, besteak beste, Joseba Labu­ru eta Servando Rivas.

7 kilotik gorako palanka
Palankak 7 kilotik gora ditu, metro eta erdiko luzera du gutxi gora behera, eta erdoil­tzen ez den altzariz egina da­go. Alde batean, burua esaten diotena du, punta itxurakoa eta lodiagoa izaten dena.

Jaboiarekin igurtzia
Palanka zuzentzeko egurrezko tramankulu bat dute. Behin palanka zuzenduta, ekilibratu egin behar dute eskuan, alde batera edo bestera ez egiteko puntua hartu, palanka jaboiarekin igurzten dute ondo-ondo eta indar hartzeko pauso batzuk eta lauspabost buelta eman ondoren, aidean bidal­tzen dute ahal den urrutien. Palankari bakoitzak sei aldiz botako du palanka eta urrutien bidaltzen duenak irabaziko du, beti ere arau batzuk betez gero.

28garren edizioa
Aurtengoa 28garren edizioa da, Etxeberri Elkar­teak antolatuta, Gipuzkoako Atle­tismo Federazioarekin batera. Baldo­me­ro Jimenez epaileak Kroni­kari adierazi dionez, lehen gehiago jokatzen zen, orain gutxi. Bere esanetan, «euskaldunok ia-ia heroiak gara palanka jaurtiketan». Bihar kategoriko bi gonbidatu espero dituzte: Manuel Clavero katalana eta Jose Antonio Iguaran tolosarra, palankari onenak izandakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!