‘Aurorak’ entzungo dira egun osoan zehar gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 21a, 02:00

gaur, goizetik, Aurorak sumatzen hasiko dira herrian barrena. Aurorak abestea Euskal Herriko zenbait eskualdeetan mantentzen den tradizoa da, eta izenak adierazi bezala, goizean goiz abesten direla dute berezitasunetako bat. Ozenki abesbatzak antolatzen du, Goizuetako Umore Ona abesbatzak lagunduta, eta aurten Kantuz Abesbatzari ere luzatu diote gonbitea. Goizeko 07:00etan hasita, egun osoan ibiliko dira herrian barrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!