Igotzeko aukerarik ez izan arren, partidua jokatuko du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

igoera fasea jokatzen aritu da CD Hernani taldea azken asteetan, hirugarren mailara igotzeko. Azkenean ordea, ez omen dago lekurik hirugarren mailan beste talde batentzat, beraz, bukatu da igoera fasea hiru taldeentzat. Hala ere, igoera faseko hirugarren eta azkeneko partidua jokatuko du gaur, Hernaniko taldeak, araudiak hala agintzen duelako. Gaur izango da, arratsaldeko 16:30etan, Zubipen, CD Vitoria taldearen aurka.

Igoera fasea
Denboraldi bikaina egin du aurten CD Hernanik eta bigarren geratu da Gorengoen Mailan. Beraz, igoera fasea jokatzeari ekin zion Bizkaiako eta Arabako bigarrenen aurka. Lehenengo partidua Bal­ma­sedaren aurka jokatu zuen, Balmasedan, eta 2-0 galdu zuten hernaniarrek. Igoera faseko bigarren partidua Vitoria-Balmasedak jokatu zuten joan den asteburuan, eta 0-0 bukatu zuten partidua. Orain azkeneko partidua etxean jokatu behar dute herniarrek gasteiztarren aurka.

Nahita ere, ezin
Mailaz igotzeko hirugarren mailako bik igo behar zuten kategoriz eta ez da gertatu, bakarra igo baita. Beraz, hirugarren mailan ez dago lekurik ez Hernani, ez beste inongo futbol talderentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!