Kale Hezitzaileek, Gazte Txokoak eta Udalak 11 eta 18 urte
arteko gazteentzako bi ekintza antolatu dituzte San Joanetarako. Ekainaren 25ean, bizikletan, zinta lasterketa egingo dute. Parte hartzeko gazteek bizikletak eraman beharko dituzte eta helburua izango da zintzilik dauden anilla batzuetan makil bat sartu eta zinta eskuratzea. Zinta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki guztiek dute saria: MP4a, barraketarako fitxak, eta baleak (bideo joko dendetarako, gozoki dendetarako eta pitxi dendetarako). Ekintza ostegunean izango da, arratsaldeko 18:30etan, kiroldegiko ate nagusiaren aurrean. Bestalde, ekainaren 26rako tirolina antolatu dute. Kiroldegiko eskaileretatik, Urbieta kaleko goikaldetik tirolina jarriko dute. Tirolina Kiroldegiko ate nagusiaren inguruan bukatuko da. Ekintza honetarako enpresa espezializatu bat kontratatu dute. Arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da. Ekintzak dohainik izango dira eta antolatzileek parte hartzeko deia luzatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!