Ostegun gauerdia pasata jakin zen zein diren aurtengo Aralar tabernako mus txapelketako irabazleak. Gaueko 23:00etan hasita, Oses eta Mujika eta Kano eta Zuazoren artean zegoen lehia, eta azkenean binako berdinketaren ondoren, beteranoek irabazi zuten, Kepa Oses eta Jexux Mujikak alegia. Bigarren Mikel Kano eta Joxian Zuazo izan ziren; hirugarren Olzabal eta Escudero; eta laugarren Martin eta Martin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!