Sardin jatea egingo dute gaur Aranon

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 20a, 02:00

San Joan egunaren inguruan egin ohi duten moduan, sardin jatea izango da gaur Aranon. Aspaldiko ohitura da, eta orain lau urte berreskuratu zuten. Sardin jatea Kontsejuaren aurreko plazan egingo dute, gaueko 21:00 etatik aurrera. 60 lagun inguru bilduko dira bertan, eta jakinarazi dutenez, aldez aurretik afarirako txartelak agortu egin dira. Sardin jatearen ondoren, Aupa Etxebeste pelikula eta Aranon egindako laburmetraiak ikusiko dituzte elkarrekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!