San Joanetako egitaraua bluetooth bidez jasotzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 19a, 02:00

Hernaniko Udalak jakin arazi duenez, San Joan jaietako egitaraua mobilean izateko aukera izango da. Gaurtik ekainaren 24a arte bluetooth bidez jaso ahal izango da. Gudarien plazan eta Biteri kultur etxean jaso ahal izango da, eta horretarako, ezinbestekoa da bluetooth-a aktibatua izatea, mezua jasotzeko. Mezuaren izenburua Jaiak izango da eta bakoitzak aukera dezake zein hizkun­tzatan jaso egitarua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!