Hernaniko lau ume Madrilgo`The Chavales´ jaialdian izango dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 19a, 02:00

hernani Musika Eskolako lau ikaslek Madrilgo The Chavales nazioarteko jaialdian hartuko dute parte. Jaialdia Parque el Paraiso au­ditorian izango da, igandean, eta Hernaniko taldeak arratsaldeko 18:00etatik au­rrera emango du emanaldia. Hernaniko taldea osatzen duten lau neska mutilek 9 urte dituzte, eta txalaparta eta albokarekin sei pieza joko dituzte. Olatz Arca eta Asier Ansa txalapartarekin arituko dira, eta Beñat Garcia eta Julen Hernandez albokarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!