Haur batek sexu erasoa jasan duela salatu dute aste honetan herrian. Udalak erasoaren kontrako adierazpena onartu zuen atzoko plenoan, aho batez. Adierazpenean, besteak beste, Udalak deia luzatzen die herritarrei, gaur, 12:30etan, erasoa salatzeko izango den kontzentrazioan parte hartzeko. Udaletxe aurrean izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!