Patxi Apezetxea `Hernaniar Bikaina´ izendatuko dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 19a, 02:00

PATXI Apezetxea izendatuko du Xalaparta Elkarteak bihar aurtengo Hernaniar Bikaina. Xalaparta Elkarteak titulua bi urtetik behin ematen dio henaniarren bati. Patxi Apezetxea Her­na­nin jaio zen, 1945eko urtarrilaren 30­ean. Txistulari Ban­dako zu­zendari eta irakaslea da egun, nahiz eta Donos­tian, Herna­niko Ins­titutuan eta Karmelo Laba­kan ere aritu izan den irakasle lanetan. Izendatzea Xalapartak la­run­batean ospatuko duen 27­garren urteurren festaren ba­rruan egingo da. 19:00etan me­­za izango da hildako bazkideak gogora­tzeko; 20:30­etan harrera, eta ondoren afaria; 23:00etan museko sari banaketa; eta 23:15­etan izendatuko dute Hernaniar Bikaina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!