San Joanak girotzen hasteko ekitaldiak antolatu ditu Berriakek

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 19a, 02:00

berriak merkatari eta tabernari elkarteak ekitaldiak antolatu ditu asteburuan, San Joanak girotzen hasteko. Bihar, arratsaldeko 19:30­­­­­etatik 23:30etara, Uru­mea Txaranga ibiliko da Kaxkoa girotzen. Gauean berriz, 23:00etatik 01:00­etara Imp­eca­bles talde nafarraren emanaldia izango da Plazan. Honetaz gain, larunbatetik iganderako gauean tabernak goizeko 07:00ak arte izango dira zabalik.

Tabernen ordutegia festetan
San Joan bezperako gauean, hau da, 23koan, eta 26 eta 27koan tabernak irekita izango dira goizeko 07:00ak arte. 24ko eta 25eko gauean berriz, goizaldeko 06:00ak arte izango dira zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!