Hernanin Zero Zabor taldeak herritarrek euren etxeetan konpostagailua jartzea bultzatzeko, erakusketa jarri zuten larunbatean Plaza Berrin. Herritar bat baino gehiago izan zen bertara informatzera hurbildu zena. Hernanin Zero Zabor taldea sortu dute Ongarri taldeak eta Topagune Berdean bildu den herritar talde batek. Besteak beste, taldearen helburua da hernaniarrak kontzientziatzea zaborra kudeatzeko orduan hitzetatik ekintzetara pasa beharra dagoela, egun zakarrontzira botatzen den zabor gehiena berziklatu edo berrerabili daitekeelako. Lan horretan lagundu asmoz, Hernanin Zero Zabor-ek konpostagailua jartzera animatu nahi ditu aukera daukaten herritar guztiak. 200 konpostagailu herrian Gaur egun Hernanin 183 konpostagailu daude, San Markosek banatuak. Beste 17 dira itxaron zerrendan daudenak. Horrez gain, gerta daiteke konpostagailua etxean izatea, bai norbere kabuz erosita, edo norberak eginda.