HERNANIKO hainbat guraso elkartu ziren atzo Gudarien plazan, Umeen Etxea sortzeko eskaera bultzatzeko asmotan, eta firma bilketa egiteko. orain arte Hernanin dagoen Umeen Etxe bakarra, Marigorri Haurtzaindegia, uztailaren 31n itxiko dute, eta helburua da hutsune hori betetzea. Bertan bildutakoek azaldutakoaren arabera, Marigorri haurtzaindegiak 0-8 urte bitarteko haurrentzako zerbitzu ugari eskaini izan ditu gaur egun arte: haurtzaindegia, ludoteka, umeak ikastolara eraman eta ekarri izan ditu; hau da, gurasoen beharretara egokitu izan dira.
Umeen Etxe berria
alternatiba
Guraso taldeak esandakoaren arabera Marigorri ixteak kezka haundia sortu du gurasoen artean, eta horregatik eskatzen dute haurrek Umeen Etxea izatea: «20.000 biztanleko herri baek horrelako zerbitzua izan beharko luke. Gure herriko aiton amonek badute Zaharren Etxe bat, eta gure haurrek ere Umeen Etxe bat merezi dutela uste dugu».