Goiz Eguzkiko kideak Arantzazuko santutegian izan ziren joan den astean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 18a, 02:00

Goiz Eguzki Jubilatu Etxeko kideek egun pasa egin zuten joan den astean Arantzazuko Santutegira. Iritsi aurretik, Ordiziako merkatuan gelditu ziren, bertako produktuak ikusi eta erostera. Ondoren, santutegira iritsi zirenean, 12:00etako Meza Nagusia entzun zuten. Ondoren, Oriora abiatu ziren, eta bertako Ardora jatetxean bazkaldu zuten. Egunpasa dantzaldiarekin bukatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!