Txantxangorri elkartekoak Senda Vivan izan ziren pasa den larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 18a, 02:00

Txantxangorri elkartekoek Senda Vivara irteera egin zuten joan den asteko larunbatean. Egun bikaina pasa zuten, nahiz eta Bardeetan termometroak 39ºC markatzen zituen. Antolatutako autobusa beteta joan zen, 20 heldu eta 36 umerekin. Bidea laburrago egiteko gainera, txiste txapelketa egin zuten autobusean, eta horri esker bidaia «oso motza» egin zitzaien. Behin Senda Vivara iritsita, adierazi dutenez, oso harrera ona egin zieten, eta gainera itzaletan bazkaltzeko karpa bat gorde zieten. Orain, irteerara joandako umeek idazlan, marrazki eta argazkilaritza txapelketetan erakutsi ahal izango dute bertan bizitutako guztia. Txapelketa hauetako sari banaketa San Joan egunean egingo dute, 13:30etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!