Aralarreko final haundia bihar jokatuko da, 23:00etatik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 17a, 02:00

Aralar tabernako mus txapelketa iritsi da bukaerara. Final haundia bihar jokatuko da, tabernan bertan, gaueko 23:00etatik aurrera. Aurrez aurre izango dira Kepa Oses eta Jexux Mujika, Mikel Kano eta Joxian Zuazoren kontra. Aldez aurretik, gaueko 21:00etan hasita, txapelketako hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira. Zein baino zein izango dira David Martin eta Fernando Martin, Andoni Olazabal eta Juan Escuderoren aurka. Bi mus partiden artean Marsell Magoaren ikuskizuna izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!