UDARA honetan Udaleku irekiak izango dira Ereñotzun, Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak eta Hernaniko Udalak antolatuta.
Udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, eta 3-10 urte bitarteko neska mutilei daude zuzenduta.
Astean hiru egunetan izango dira, astearte, ostegun eta ostiraletan. Horietatik bi egunetan Ereñotzun eta astean behin Hernanin. Udalekua Hernanin izango den egunean autobusak jarriko dituzte Ereñotzutik. Ordutegia goizeko 09:30etatik 13:00etara izango da.
Izen ematea
eta matrikula
Udalekuetako matrikula 44 eurokoa izango da. Izena emateko berriz, Txirrita eskolan dabiltzan neska mutilek bertan eman ahal izango dute, eta gainerakoek ondorengo telefonora deituta: 699480007.