Ume batek ustez jasandako erasoa ikertzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 17a, 02:00

Ume batek ustez jasandako erasoa salatu eta gero, hernaniar bat atxilotu zuen Ertzantzak ostiral arratsaldean. Epaileak deklaratzera deitu ostean, bada-ezpadako espetxeratzea agindu zuen atxilotuarentzat, gertatutakoa argitu bitartean.

Ikerketa irekia
Joan den ostiralaz geroztik, apenas zabaldu da informaziorik gaiaren inguruan. Ertzantzak Kronikari adierazi dionez, ikerketa irekia dago, eta ezer gehiago argitu bitartean, besterik ezin dute adierazi.

Udalak bere kezka adierazi du
Bestalde, Hernaniko Udalak bere kezka adierazi nahi izan du Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez. Oharrean dioenez, «haur batek ustez jasandako eraso baten salaketak denok asaldatu gaitu. Udala oso arduratuta dago eta badakigu hedabideak eta gainontzeko herritarrak hala zaudetela». Udalak jakinarazi du gaia aztertzen ari dela eta aurrerago adieraziko duela bere jarrera gertatutakoaren au­rrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!