San Joan jaiak ahalik eta modurik onenean bizitzeko arauen berri eman du Udaleko Babes Zibilak

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 17a, 02:00

san Joan jaietan herritarren segurtasuna areagotzeko eta istripuak sahiesteko arauen berri eman du Udaleko Babes Zibilak. Adierazi dutenez, herritarren jokabideak zer esan haundia du zenbait kontutan, eta horregatik ondorengo arauak errespetatzea eskatzen du: elementu piroteknikoak ez erabiltzea, umeek debekatuta baitaukate eta ondorio oso larriak izan baititzakete; kalean botilarik ez uztea, edonork hartu eta puska baitezake; eta sokamuturrean 16 urtetik beherakoek parte ez hartzea.

Jaietan lan egiten duten herritarrak gogoan
Bestalde, Babes Zibilak gogoan izan ditu San Joan jaietan herritarren segurtasuna bermatzeaz arduratzen diren langile guztiak. Esandakoa­ren arabera, jaietan asko dira festari uko egin eta lan egiten dutenak, ahalik eta gorabehera gu­txienarekin igaro daitezen: «pertsona askok beraien jaiei uko egiten diete gehiengoak jaiak ahalik eta modurik onenean bizi ditzaten. Horregatik, bereziki pertsona guzti hauek aipatu nahi ditugu: udaltzainak, suhil­tzaileak, udaleko zerbitzuetako langileak, DYAko kideak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!