Urteko gaurik laburrena eta egunik luzeena aprobetxatuta, Udako solstizioaren jaia izango da gaur gaueko 21:30etatik aurrera Chillida Leku museoan. Sarrerak museoan erosiz gero 12 euro balio dute, eta Biterin erosiz gero 6 euro. Chillida Lekura joateko autobus bereziak antolatu dituzte. Joateko autobusa 21:15etan aterako da Atsegindegitik, eta 23:30etan bueltatuko da herrira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!