Patxi Apezetxea izango da aurten Xalaparta elkarteko `Hernaniar Bikaina´

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 16a, 02:00

xalaparta Elkarteak Pa­txi Apezetxea izendatuko du aurtengo Hernaniar Bikaina. Xalaparta Elkarteak titulua bi urtetik behin eskaintzen dio hernaniarren bati. Patxi Apezetxea Txistulari Bandako zuzendari eta irakaslea da. Hernanin jaio zen 1945eko urtarrilaren 30ean. Her­nanin ikasi ondoren injenieritza ikasi zuen Donos­tian, eta bertako irakasle lanetan aritu izan da 43 urtetan. Honetaz gain, Her­naniko Institutuan eta Kar­melo Labakan ere aritu izan da zuzendari lanetan.

Xalaparta Elkartearen 27garren urteurrena
Xalapartak larunbatean ospa­tu­ko du 27garren urteurrena. 19:00etan meza izango da hil­da­ko bazkideak gogoratzeko; 20:30­etan Patxi Apezetxeari ha­rrera egingo diote Elkartean eta segidan izango da afaria. 23:00­etan mus txapelketako sari ba­na­keta izango da eta 23:15etan izendatuko dute Patxi Ape­zetxea Hernaniar Bikaina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!