Azeri Bila herri lasterketa izango da larunbatean, San Joanei aurre hartuta

Kronika - Erredakzioa 2009ko eka. 16a, 02:00

JARRAITZAILE ugari dituen Azeri Bila herri lasterketa izango da larunbatean, Ur­bieta kaletik abiatuta. Aurten 11garren urtea da froga egiten dela. Parte hartzaile ge­hienak herritarrak izaten di­ra, baina asko dira inguruko herrietatik etortzen direnak ere. Joan den urtean, helduen proban 300 korrikalarik har­tu zuten parte, eta haur eta gazte frogan 500 neska mutilek.

Bederatzi kilometroko lasterketa
Aurtengo ibildea urterokoa izango da. Urbieta kaletik ha­siko dira eta Elkano eta La­rramendi kalean barrena joango dira. Ondoren, Lizea­ga eta Atzieta kaleetatik barrena Zinkoeneara iritsiko dira. Floridarako bidea hartu eta Sagastialdetik barrena An­tzio­la eta Marielutsera joango dira. Handik Urbieta kalera itzuliko dira. Ibil­bideak 4,5 kilometro ditu, eta bi buelta eman beharko dizkiote.

Txikiek neurri ezberdinak
Lasterketako txikienek beren neurriko ibilbideak izango dituzte: benjaminek 600m, alebinek 1.200m, eta infantilek 2.400m.

Izen ematea
Azeri Bilan izena aldez aurretik eman nahi duenak ekainaren 19ra arte izango du aukera. Honako lekuetan eman daiteke: Mitxel eta Axe­ri kirol dendetan, Donos­tiako Apalategi eta Laister kirol dendetan, Urbileko Fo­ru­men eta www.­herri­krossa.com webgunean. Egu­nean bertan ere eman daiteke izena, Urbieta kalean. Izena aldez aurretik emanez gero 7 euro ordaindu behar dira, eguenan bertan 10 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!